XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Interesgarria da bere osagarri guzti-guztien iraulketa, banan bana, nola asmatzen duen ikustea, kontzeptuz kontzeptu, Brecht-en zorroztasuna ederki erakusten dute eta.

Errepaso mantso bat merezi du:

- Hipnosi-egoerak, estrainiamenduak ikuslea bere onetik atera edo egiten baitu ez dio errepresentatzen denarekiko urruntasunik hartzen uzten, juzka dezan: bere kontzientzia dramarekin batera datza, identifikatuta, eta obrakoa fatalidade gisa antzezten zaio, destinuaren kontzeptuarekin ahaidekotzen duela.

Estrainiamendu honen tresnak ziratekeen mozorroa, kainua, musika, mimoa.

- Errezitatua epikoa izan dadila, eta ez liturgikoa, urruntasuna gorde ahal izan dadin, pertsonaiaren eta entzulearen artean bezala antzezlearen eta pertsonaiaren artean.

Antzezleak ez du pertsonaia gorpuztu behar bakarrik, errepresentatu eta pertsonaiarekiko bere erreflexioa erakutsi behar du.

Aktoreak, errepresentatzen duena komunikatzen digu.

- Ekintzaren batasun tenporala eta lekukoa, ez dakiola errepresentazioaren aldi-aldei transferitu.

- Pertsonaien arteko estratifikazioa desager dadila, bakoitzarekin maila bereko harreman-azaua osa dezan obrak: pertsonaiak ez dira generikoak, arketipikoak izango, pluralak, kontradiktorioak, gainerako pertsonaiekiko harremanen arabera definituak baizik.

- Eszenografia ez da kontakizunaren apaingarri gisa antolatuko, ikuspuntu kritiko batetik baizik.

- Eta, azkenik, osagarri tekniko ezberdinek ez dute batasunik osatuko (...).